Gure lana Espainian 12 probintziatan gauzatzen da, gizarte-ekintzako 8 programaren bitartez. Horretaz gain, garapenerako lankidetza eta bidezko merkataritza arloan ditugun programetan 100.000 laguni ematen diegu laguntza (zuzeneko eta zeharkako populazioan) Amerika Latinoko 3 herrialdetan.
Neska-mutil nerabe eta gazteek euren ikasketetan jarraitu eta etorkizunean aukera gehiago izan ditzaten, heziketa-laguntza eta erremintak eskaintzen ditugu.
Substantziekiko menpekotasunei edo jokabidezkoei aurre hartzeko lan egiten dugu eta pertsonen ondoan egoten gara ohitura horri uzteko eta gizarteratzeko prozesuetan.
Tutoretzapekoak diren eta izan diren adingabeko eta gazteen ondoan egoten gara bizitza autonomo eta independenterako egiten ari diren bidean.
Gizartearen ikuspuntu kritikoa hartzen dugu abiapuntutzat eta gazteen konpromiso solidarioa sustatzen dugu, euren pentsamendu kritikoa eta gizarte-aktibismoa pizteko.
Esparru digitala erabiltzen dugu gazteak teknologia modu osasungarrian erabiltzean eta gehiegizko erabilerak murriztean hezteko.
Substantziaren batekiko edo jokabide batekiko menpekotasuna dutenen ondoan egoten gara, euren bizi kalitatea hobetzeko.
Preso dauden edo egon diren pertsonei erantzuna eman nahi diegu benetako gizarteratzea lortzeko.
Gizarte barne-hartzaile bat eraiki nahi dugu, non pertsona guztiek eskubide eta betebehar berberak izango dituzten.
30 urtetik gorako pertsonen laneratzea errazteko proiektu eta jarduerak burutzen ditugu.
NAZIOARTEKO PROIEKTUAK
Amerika Latinoan adingabe eta emakumeen artatzea lehenesten duten proiektuak laguntzen ditugu. Espainiar populazioarekin ere burutzen ditugu sentsibilizazio ekintzak.
Bidezko Merkataritzak lan eta kontsumo mailan arau berdintzaile eta justuagoak erabiltzen dituen merkaturako sarbidea eskaintzen du, eta garapen jasangarria ahalbidetzen du.