
BIDEZKO MERKATARITZA - EQUIMERCADO
Bidezko Merkataritza arau bidezkoagoetan eta zuzenagoetan oinarritzen den tresna bat da, merkaturako sarbidea eskaintzen duena eta garapen iraunkorra ahalbidetzen duena.
EEquiMercado 1993an sortu zen hegoaldeko herrialdeetako nekazari-komunitateen garapen iraunkorrarentzako tresna moduan. Gaur egun, 20 urte beranduago, 900 elikagai eta kosmetika natural erreferentzia baino gehiago banatzen ditugu 8 kooperatibekin lan zuzena eginez. Kooperatibak emakumeek osatzen dituzte batez ere, eta beren produktuak zuzenean Bidezko Merkataritzaren irizpideen arabera erosten ditugu; zeharka, aldiz, Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako 65 ekoizpen-taldeekin egiten dugu lan.

Garapen iraunkorra


Bidezko merkataritzaren 10 hatsarre
Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundea
Desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzako aukerak sortzea
Gardentasuna eta erantzukizuna
Bidezko merkataritza-praktikak
Bidezko prezioak ordaintzea
Haurrek lan ez egitea eta gatibu lanak ez egotea bermatzea
Bereizketa ezarekin, genero berdintasunarekin eta elkarte-askatasunarekin (sindikatuekin) konpromisoa
Lan-baldintza egokiak bermatzea
Gaitasun-garapena erraztea
Bidezko merkataritza sustatzea
Ingurumenarekiko errespetua