ADSIS FUNDAZIOA

Adsis Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. 50 urte baino gehiago borrokan daramatza gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago bat sortu ahal izateko.

Xedea

Aniztasuna balore moduan onartzen duen eta pertsona bakoitzak bere bizitzako proiektua garatzeko aukera duen gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboagoa eraikitzen dugu. Pertsona bakoitzaren aldaketa-gaitasunean sinesten dugu eta zaurgarrienekin konprometitzen gara hurbiltasunetik eta laguntzatik.

2023rako Ikuspegia

Adsis Fundazioak beharrezko baldintzak sortu ditu, aldaketa testuinguru batean, bere antolaketa-kultura etorkizunean proiektatzeko. Barne kolektiboen inplikazioa indartu du, berrikuntza sozialeko eta eraldaketa digitaleko elementuak hartu ditu, eta loturak ezarri ditu proiektu berriak eta jasangarritasun handiagoa sortzeko.

Balioak

  • Pertsona da erdigunea
    Pertsonarengan sinesten dugu, eta bere potentzial guztian. Giza duintasunarekiko errespetua eta emakume eta gizon bakoitzaren osoko garapena gure identitatearen zati dira.
  • Senidetasuna
    Pertsonak baldintzarik gabe onartzean oinarritutako harreman estilo bat den aldetik, senidetasuna sustatzen dugu, eta elkarrizketa, konfiantza eta konpromisoa erabiltzen ditugu horretarako.
  • Utopia eraldatzailea
    Mundu jasangarri, solidario eta berdintasunean oinarritutakoaren alde lan egiten dugu, tokiko gizarte eraldaketatik hasita. 
  • Parte-hartzea
    Pertsona bakoitzak banako eta taldeko aldaketa prozesuetan duen erantzunkidetasuna bultzatzen dugu, bai eta talde eta sare lanean oinarritutako lankidetza moduak ere.
  • Berdintasuna
    Edozelako indarkeria edo bazterkeriaren aurka egiten dugu lan, eta aukera berdintasunaren eta gizon eta emakumeen arteko tratu berdintasunaren alde.
  • Gardentasuna
    Garena eta egiten duguna erakutsi egiten dugu, gure ekintzaren eta kudeaketaren argitasunaren berri emanez.

Gure taldea

Gauzatzen dugun lana kontratatutako profesional talde bati esker da posible, gaur egun bataz besteko 268 kontratatutako pertsonek osatzen dute hilero, 661 pertsona bolondres eta 65 pertsona praktika lanetan.

Gure historia

Adsis Fundazioa Adsis Mugimenduak 1996ean eratu zuen. Hirurogeigarren hamarkadatik aurrera Mugimenduak garatzen zuen kristau bizipenean eta txiroekin izaten zuen konpromisoan oinarrituta sortarazi zuen Fundazioaren eraketa. Ekimen hau bidegabekeria-, pobrezia- eta bazterkeria-egoeretan presentzia eta jarduera hobetzeko asmoarekin abiadan jarri zen. Hainbat ideia edo sinesmenetatik, beren misioarekin eta balioekin identifikatzen diren eta konpromisoa hartzen duten pertsonek parte hartzeko irekia dagoen erakundea da.

Adsis Ekintza Sozial hau modu desberdinetan antolatu da denboran zehar, Adsis kokatuta dagoen beste hirietan: hasieran, boluntariotza-esperientziak eta aisialdiko gazte-zentroak; tokiko elkarte zibilen bidez, laurogeiko hamarkadan finkatu zirenak; eta, ondoren, koordinaziorako eta baterako lanerako egiturak sortuz, hala nola Estatuko Zerbitzuen eta Gizarte Ekimenaren Federazioa.

Adsis-ek hainbat programa bultzatu ditu, gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen eta taldeen beharrei erantzuteko, baita gutxiengo etnikoen bultzaketa, gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, etorkinen integrazioa, boluntariotzaren bultzaketa, balio-heziketa gazteengan eta garapen eta bidezko merkataritzarako lankidetza ere.

Azkenik, 1996ko apirilaren 16an Adsis Fundazioa jaio zen, ongintzako sorospen-erakunde bezala. "Arima asoziatiboa" duen fundazioa da, Adsis elkarte bakoitzaren esperientzia jasotzen duelako, tokiko zein mundu-mailako estrategiak modu bateratu batean eraikitzeko.