
HELDUEN LANERATZEA
30 urtetik gorako pertsonen laneratzea errazteko proiektu eta jarduerak burutzen ditugu.
2016 urtean, laneratze arloan betetzen dugun lana hedatzea erabaki genuen, lanean diharduguneko komunitateetan bizi diren eta baztertuak geratzeko arriskuan dauden pertsona helduak ere barnean hartzeko eta, horrela, euren egoera hobetzeko prestakuntza eta orientazioa jaso eta enplegua aurkitu nahi izanez gero, laguntzeko, batez ere, prozesu horrek irauten duen bitartean bakarrik senti ez daitezen.


AITORPENAK
Proiektu nabarmendua

Emakumeen ahalduntzea
Emakumeentzako hiru proiektu sustatzen ditugu. Kanarietan, alde batetik laneratzea sustatzen dugu eta, horretarako, orientazioa eta prestakuntza eskaintzen dugu; bestetik, emakumeen arteko topaketarako espazioak prestatzen ditugu gizartean duten partaidetza indartzeko (GAM proiektua).
Asturiasen, Sanamía proiektuaren bitartez, emakumeen osasun emozionala eta autonomia sustatzeko eta bizitza eta ingurune baldintzak hobetzeko trebetasunak lantzen dira.
SAREKO LANA
- Red Anagos (Red Canaria de entidades de Promoción e Inserción Sociolaboral).
- Coordinadora de Recursos-Proceso de participación e intervención comunitaria en el distrito 1 de Las Palmas de Gran Canaria.