BIZKAIA

ADSIS FUNDAZIOA BIZKAIAN

EZAGUTU GAITZAZU

APUR BAT GEHIAGO...

“Ile-apainketa lantegian neure burua gehiago maitatzen ere ikasi dut. Oso pozik nago, hemen aukerak ditudala eta nigan konfiantza dutela sentitzen baitut".

Alba, 17 urte

Adsis Bizkaia Fundazioan profesional eta boluntario talde bat gara eta gazte nahiz helduekin lan egiten dugu euren ibilbideak aukera berdintasun eta justizia sozial handiagoaz egin dezaten.

Jakin badakigu prestakuntza eta akonpainamendua funtsezkoak direla pertsonek euren bizimodua hobetzeko behar dituzten gizarteratzea eta laneratzea lortzeko. Gure lan egiteko moduagatik, zuzenean egoten gara harremanetan gure inguruko komunitate osoarekin. Hori dela eta, beste erakunde batzuekin lankidetzan eta sarean ere lan egiten dugu.

Gure eguneroko lanean, hainbat programa jorratzen ditugu: enplegukoak, gizarte esku-hartzekoak, balioetan heztekoak, oinarrizko lanbide heziketa, boluntariotza eta nazioarteko lankidetza. Gauzak horrela, hainbat gizarte-talderekin lan egiten dugu; gazte eta nerabeekin, preso daudenekin eta egon direnekin eta bazterkeria egoeran erortzeko arriskuan dauden helduekin.

Alt

Bizkaian ditugun hiru ikastegik E2O ziurtagiria dute

 
Bizkaian ditugun hiru ikastetxek E2O ziurtagiria dute. Eredu horrek hezkuntza-erantzunak ematen dizkie lanik egiten ez duten eta eskola-porroteko esperientziak bizi izan dituzten 15-30 urteko gazteei. Prestakuntza-ibilbide malguak eta banakakoak eskaintzen ditugu, laguntza integralarekin eta entrenamendu praktiko handiarekin, bai gure zentroetan, bai enpresetan.