Skip to main content

Leioako Oinarrizko Lanbide Prestakuntza

Proyecto perteneciente al programa: Formación y empleo

Leioako OLPn Oinarrizko Lanbide Heziketako Programak ematen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua (DBH) lortu ez duten gazteei zuzenduta.

OLPek erraztu egiten diete ikasleei oinarrizko prestakuntza bat eta lanbiderakoa; horrela, gazteek lan ibilbide bati ekin diezaiokete eta aukera daukate, behin ikastegian ikastaroa amaituta, ikasketa arautuetan jarraitzeko.





Une honetan aktibo dauden prestakuntza zikloak:

  • Zurgintza eta Altzarigintza
  • Sukaldaritza eta Jatetxe lanak
  • Eraikinen Zaharberritze eta Mantentze lanak
  • Ile-apainketa eta Estetika
  • Landa-Lorezaintza eta Lore Konposizioak

 




 

Oinarrizko Lanbide Heziketako Programak bi ikasturtekoak dira, eta bigarren urte horretan enpresetan praktika aldi bat sartzen da.






Helburuak:

  • Lanbide Heziketako Oinarrizko Lanbide Titulua lortzea.
  • DBHko Graduatu Titulua lortzea
  • Lanbide Kualifikazioen 1. Mailako Ziurtagiria lortzea (Lanbide)
  • Laneratzeko aukerak hobetzea
  • Lanbide Heziketako Erdi Mailako Graduko Prestakuntza Zikloetan sartzea



Prestakuntza plana eta betekizunak:

  • Iraupena: Ikastaroko 1.000 ordu (2 urte)
  • Bigarren urtean, praktikak enpresan
  • 15 urte edo gehiago izatea
  • DBHko Graduatu Titulua ez izatea




Bigarren Aukerako Eskola gara eta gure helburua da gazteek eskola utzi dutelako edo langabezian daudelako sortzen diren arazoei irtenbide zehatzak eta eraginkorrak ematea; horretarako neurri berezituak sartzen dira, gizartean baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden gazteei gizarteratu eta laneratzeko aukerak bermatzeko.

Proiektu hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren finantzazioari esker dira posible. Leioako Udalaren laguntza ere badugu.


Harremanetarako 

Formación Profesional Básica Adsis Leioa
Polígono Ibarrabarri D1. 48950-Leioa
94-480.60.30
fpbadsisleioa@fundacionadsis.org