

FERMÍN MARRODAN GOÑI
PRESIDENTEA
PRESIDENTEA
Nafarroa (1955) Maisu Industriala. Teologian lizentziatuta. Gutxiengo etnikoenganako arretan esperientzia (Iruñea 1973-89). Montevideon (Uruguay), esperientzia irakaskuntzan eta unibertsitate-boluntariotzako animazioan, baztertze arriskuan dauden ume eta familiekin. Santiago de Chilen, unibertsitateko gazteen animazioa hainbat iniziatiba solidariorekin herri eta hirietan (2001etik aurrera). Adsis Kooperazioaren Koordinadorea Cono Sur-eko eskualdean (Chile, Uruguay, Argentina).
Patronatuaren Kidea 2001. urtetik aurrera. Patronatuaren Presidentea 2013, urtetik aurrera.

LUZIO URIARTE GONZÁLEZ
PRESIDENTEORDEA
PRESIDENTEORDEA
Bilbo (1958). Soziologian lizentziatua eta Teologian doktoratua. Bigarren Hezkuntzako irakaslea bezala jardun du (Bilbo 1982-1987; Vitoria-gasteiz 1987-1990) hainbat esparru sozialetan. Unibertsitate irakaslea eta lehen ikertzailea Temuco-ko Unibertsitate Katolikoan (1990-2006), gaur egun Deustuko Unibertsitatean (2007tik). Bere ikerketa eta argitarapen esparruak gazteriarekin, kultura eta erlijio aniztasunarekin lotuta daude. Halaber, bizi izan den hainbat lekutan animazio soziokultural eta hezigarrian parte hartu du gazteekin.
Patronatuaren kidea eta presidenteordea 2013. urtetik aurrera.

JOSÉ Mª ZELAIA GOROSTIZA
BATZORDEKIDEA
BATZORDEKIDEA
Bizkaia (1957). Ekonomia eta enpresa zientziatan lizentziatua. Bankuko langilea (1972-82). Komunitateko animazio sozialean esperientzia auzo eta gazte-clubetan, baita gazte-boluntariotzako iniziatibak Bilbon (1978-82) eta Donostian (1982-88). Lanbide Heziketako Irakaslea zentru publikoetan (1983-89), gaur egun eszedentzian. Adsis Elkarteen Federazioaren zuzendaria (1990-96). Adsis Elkartearen zuzendaria (1997tik).
Patronatuko kidea 1996tik 2007ko urriraino eta, ostera ere, 2009ko apiriletik aurrera.

MIREN JOSUNE IZKARA HERREROS
BATZORDEKIDEA
BATZORDEKIDEA
Bizkaia (1963). Kudeatzaile-kontablea. Bizkaiko lurralde historikoaren Heziketa Konpentsagarrirako Partzuergoan lan egiten du . Proiektu sormen, gauzatze eta jarraipenean esperientzia du. Eskaintza eta kontratazio publikoan. Caritas-en droga-mendekotasun arreta eta konpainia proiektuko boluntarioa, eta askatasun gabezia duten pertsonekin Bestalde proiektuan, Adsis Fundazioa.
Patronatuko kidea 2013ko abendutik aurrera.

Mª VICTORIA MENDIA LASA
BATZORDEKIDEA
BATZORDEKIDEA

LOURDES DUEÑAS LATORRE
BATZORDEKIDEA
BATZORDEKIDEA
Bartzelona (1960). Kimika Industria Maistra. Gizarte lanean tituluduna UBn (Universitat de Barcelona). Catalunyako Generalitateko Justizia Departamenduan laneratze arloan lan egin du (1993-1998) eta Kartzeletako Aholkularitza Teknikoko lan-taldean gizarte-langile lanetan aritu da (1998-2003). Erroman (Italia) hainbat gizarte erakundetarako boluntariotza proiektuetan gizarte hezitzaile eta koordinatzaile eskarmentua (2004-2006). Gizarte langilea ASLn (Erromako Azienda Sanitaria Locale) (2007). Catalunyako Generalitateko Justizia Departamentuko Centre d'Iniciatives per a la Reinserció zentroan (CIRE) lan egiten du 2009az geroztik.
Patronatuko kidea 2019ko irailaren 17az geroztik.

CARLOS JARQUE MATEO
BATZORDEKIDEA
BATZORDEKIDEA
Bustillo el Páramo (León) (1953). Lehen Hezkuntzako maisua eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna, Eskola eta Lanbide Orientazio espezializazioan, Bartzelonako Unibertsitatean (1991). Hainbat ikastetxe publiko eta pribatutan Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakaslea (1973-2000). Ikasketaburua Bartzelonako Escola del Mar ikastetxean (1993-2000). Bartzelonako Adsis Fundazioko koordinatzaile pedagogikoa (2000-2004). Bartzelonako Adsis Fundazioaren Centro Carmeleko zuzendari(2004-2018).
Patronatuko kidea 2019ko irailaren 17az geroztik.