Vés al contingut
La pantalla de una tablet con los dedos de una mano adulta y una de niño tocándola

Nuevas guías para la prevención del mal uso de las pantallas entre los y las jóvenes

01/2022


IKTak gaizki erabiltzearekin lotutako arriskuak prebenitzeko lan egiten dugun Moods proiektutik, “Pantailak gaizki erabiltzea” gidak sortu ditugu familiei eta profesionalei gazteenen teknologiaren erabilera ulertzeko eta maneiatzeko tresnak emateko.

Bi gida hauek, adingabekoen familia zein beraiekin lan egiten duten profesionalek pantailen erabilera okerra prebenitzeko behar duten laguntza detektatu ondoren sortu dira. Prebentzio agente garrantzitsuenak dira baita gazteen bizitzan eragin haundiena dutenak ere, baina: nola jar dakizkioke mugak ezagutzen ez den zerbaiti? Nola gal dakioke beldurra?

Bi gida horiek, hain zuzen ere, lan hori erraztera eta familiarentzat eta profesionalentzat pentsatutako zenbait jarraibide ematera bideratuta daude. Bertan berezko belaunaldi digitalaren ezaugarriak eta teknologia bidez egin daitezkeen gauza garrantzitsuak lantzen dira. Hala ere, mundu guztiak modu okerrean erabil ditzazke, baita mendekotasun arazo bat izan ere. Horregatik, gidek jarraibide batzuk ere ematen dituzte arazo hori prebenitzeko eta erabilera txarreko, abusuko edo menpekotasun arazo baten aurrean gauden jakiteko.


OSAGARRI BAT TAILERRETARAKO

Pantailen erabilera okerra gidak formatu digitalean nahiz paperean daude eskuragarri, eta Moods proiektuaren esparruan hezkuntza-, gizarte- eta osasun-baliabideetan garatzen diren prestakuntza- tailerretan parte hartzen duten familiei eta profesionalei laguntzeko balioko dute. Orain arte, oso harrera ona izan dute parte-hartzaileen artean, eta oso langungarriak dira teknologiekin moldatzen ikasteko.


PANTAILEN ERABILERA OKERRA GIDAK KONTSULTATU ETA DESKARGATU: