Patronatua, Zuzendaritza eta Adsis Fundazioaren lan-taldeak kalitatearen sustapenaren alde kokatzen dira, helburuaren garapenari zerbitzu emateko tresna bezala, bere xedearen arrakastarako onuragarria. Ikuspegi honekin definitzen du bere kalitate-politika hurrengo printzipio eta konpromisoen arabera:

01

Organizazioaren baloreak zehaztea, eta bereziki hartzaileak eta harremanen estiloa, bere xedearen garapenaren ardatz bezala.

02

Ohiko prozesuen arabera programa eta zerbitzuak kudeatzea baimentzen duen kalitate-ziurtapen sistema bat finkatzea, honen jarraipena eta ebaluazioa burutzea eta organizazio osoan etengabeko hobekuntza ezartzea.

03

Ezagueraren gestioa eta bere ekintzek duten ondorioen balorazioa baimentzen duen informazio- eta komunikazio-sistema integratu bat ezartzea.

04

Antolakuntza-egitura bizkor eta eraginkorra edukitzea, bere kideen interakzio eta parte-hartzean oinarrituta. Horretarako, kontratatutako pertsonen eta boluntarioen heziketaren alde egitea.

05

Gardentasuna bermatzea, Fundazioaren jarduerak eta barne- zein kanpo-kudeaketa komunikatzen.

06

Beste erakundeekiko kolaborazioa bultzatzea, aldaketa sozialaren eraginkortasuna eta intzidentzia aktiboa hobetzeko.

Madrid, 20 de junio de 2008

Aprobación Patronato 20/06/2009

IRADOKIZUN ETA KEXA POSTONTZIA

Adsis Fundazioak iradokizun edo kexa inprimaki bat jartzen du zure eskura, eskaintzen ditugun zerbitzu eta programen inguruko iritzia jakinarazteko. Gehienez 15 egunetan erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

Eskerrik asko hobetzen jarraitzera laguntzeagatik!