Alt

3 AÑOS JUSTOS

01/11/2020

BIDEZKO MERKATARITZA, EKUADORKO FAMILI NEKAZARIEN BIZIMODUA HOBETZEKO

Adsis Fundazioaren dokumentalean ikus dezakegu nola aldatzen den kakaoa landatzen duten bi familiaren bizimodua, “La Caixa” Fundazioak sustatuta, haren proiektuan hiru urte parte hartu ostean

 Bi familia, 3 urte, bilakaera bat. Marc Juan eta Pere Llibrek zuzendutako “3 años justos” dokumentalak Ekuadorren kakao ekoizpenean lan egiten duten bi familiaren aurrerakuntzak kontatzen ditu. Biek hartu dute parte Adsis Fundazioak, Fundación Maquita-ren eskutik eta “La Caixa” Fundazioaren laguntzaz, bertan jorratutako ekoizpen eta merkaturatze jasangarriko proiektuan.

Familia hauek ez dute batere erraza izan. Esmeraldas eta Manabí probintzietan bizi dira, biziraupenezko lursail txikietan, eta, han, bertako produktu preziatua lantzen dute: kakaoa. Kokapen txarra, etekin murritzak eta beharrezko ezagupen faltak zaildu egiten zuten produktuaren merkaturatzea. Proiektu honek bultzada bat eta itxaropena eragin du ekuadortar nekazarien elkarteetan.

 

a

Ondorioz, eguneroko lana hobetu egiten da elkarlanaren bitartez eta famili negozioak egokitu egiten dira ekonomia sozial eta solidariora. Lanak iraun dituen hiru urteotan, herritarren eta ingurunearen beharrizan ekonomiko eta sozialei erantzuten aritu gara. Nekazaritzarako baliabideak indartu eta hobetu egin dira. Zehatzago esanda, kakaoaren ekoizpena ardatz izan da emakume eta gizonen arteko berdintasunerako, genero ikuspegia oinarri hartu baita ibilbide horretan. Ikastaroak egin dira konpetentzia tekniko, sozial eta komertzialak indartzeko. Bestalde, teknologia egokiak ezarri dira, biodibertsitatea eta bizikidetza kontuan hartuta. Eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren markoan lan egin da, osoko garapen jasangarriaren inguruko ehundura soziala indartzeko; eta arreta berezia jarri zaie landa eremuetako ekimen komunitarioei eta tokiko ekonomiaren dinamizazioari.

Proiektuak, gainera, Bidezko Merkataritzaren garrantziari buruzko kontzientziazioa indartu du. Adsis Fundazioak, Equimercado programaren bitartez, kontsumo arduratsua sustatzen du, Hegoamerika, Afrika eta Asiatik datozen elikadura ekologikoko eta kosmetika naturaleko produktuen banaketaren bitartez..

 

Alt

Alt

Alt

 Begira bere historia

IKUSI DOKUMENTALA
Comparte: