GIPUZKOA

ADSIS FUNDAZIOA GIPUZKOAN

EZAGUTU GAITZAZU

APUR BAT GEHIAGO...

“Oso pozik nago, Adsis Fundazioan sukaldaritza ikastaro bat egin ondoren, lanean nagoelako”

Iñaki, 17 urte

Adsis Gipuzkoa Fundazioan hezkuntza eta lanbiderako prestakuntza prozesu pertsonalizatuak burutzen ditugu, dena delakoagatik gure gizartetik baztertuta geratzen ari diren gazteekin. Horrela, lanpostu bat eta etorkizunerako bizi-proiektu bat izateko behar duten prestakuntza ematen diegu.

Baina, horretaz gain, gure zentroetan gazteen sentsibilizazioa sustatzen dugu; horretarako, euren eta hirian dauden gizarte errealitate desberdinen arteko topaketak antolatzen ditugu, boluntariotzara eta elkartasunera hurbildu daitezen. Modu horretan, beraiek dira gizarte justuagoa eraikitzeko lanean inplikatzen direnak.

Gure lan-taldeak osatzen dituztenak bokazio handiko pertsonak dira, eta gazteen ondoan egoten dira hauek, ilusioz, gizarte konpromisoa oinarri duen etorkizuneko proiektu bat izan dezaten.

Alt

 

BIGARREN AUKERAKO ESKOLA GARA

E2O ziurtagiria dugu, hots, Bigarren Aukerako Eskolak gara: 15 eta 30 urte bitarteko gazteei hezkuntza erantzunak eskaintzen dizkien eredua da hori, lanik egiten ez duten eta agian eskola porrota bizi izan dutenentzat pentsatutakoa. Prestakuntza ibilbide malguak eta banakakoak eskaintzen ditugu, osoko akonpainamendua ematen duena. Trebatze praktiko handia ere eskaintzen da, bai gure zentroetan bai enpresetan burutzekoa.