
ARABA
ADSIS FUNDAZIOA ARABAN
EZAGUTU GAITZAZU
APUR BAT GEHIAGO...
“Izan dadila nire bokazioa nire etorkizuna”
Nerea
Adsis Araba Fundazioan pertsonengan sinesten dugu, eta hauek, aldeko inguru bat daukatenean, bizitzaren esparru guztietan garatzeko dituzten gaitasunetan ere bai. Horregatik, gure programen bitartez, laguntza ematen diegu gizartean desabantailan dauden gazteei, lan bat lortzeko zailtasunak dituzten migratuei eta, oro har, babesik gabe dauden kolektibo guztiei.
Bestalde, Latinoamerikako garapenerako lankidetza proiektuetan eta gizarte sentsibilizazio eta boluntariotza proiektuetan ere lan egiten dugu.
Pertsonei lagun egitean, inguruko faktore guztietan jartzen dugu arreta, modu globalean, horrela aukera gehiago izan ditzaten eta justizia sozial handiagoa egon dadin.

BIGARREN AUKERAKO ESKOLA GARA
E2O ziurtagiria dugu, hots, Bigarren Aukerako Eskolak gara: 15 eta 30 urte bitarteko gazteei hezkuntza erantzunak eskaintzen dizkien eredua da hori, lanik egiten ez duten eta agian eskola porrota bizi izan dutenentzat pentsatutakoa. Prestakuntza ibilbide malguak eta banakakoak eskaintzen ditugu, osoko akonpainamendua ematen duena. Trebatze praktiko handia ere eskaintzen da, bai gure zentroetan bai enpresetan burutzekoa.