Skip to main content

GARAGELAB, GAZTEEN BERRASMAKUNTZARAKO ESPAZIOA

09/2023 - Araba



GARAJELABS PROIEKTUAK ADSIS FUNDAZIOA BERE ERAKUNDE SAREAN SARTZEN DU ARABAN






Berrasmatzeko unea da. Gazteek inoiz baino argiago dute. Batzuentzat ez da erraza izan, baina amore ematea ez da aukera bat. GarageLabs proiektua, Fundación Orange fundazioak sustatua, Empieza por Educar fundazioarekin lankidetzan, inspirazio iturri handia izan da eurentzat. Urteari indar handiz ekin diogu. Obretan gabiltza, espazio berri bat gogoz eraiki eta fabrikazio digitalean proposamen berritzaileak garatzeko. Irrikaz eta itxaropen handiz daramate aurrera erronka handi hau.


Adsis Fundazioa sormeneko laborategi hauek garatzeko hautatutako erakundeetako bat da. GarageLabs hauek ikasleen gaitasun digitala hobetuko dute, ikaskuntzarako metodologia berritzaile bat erabiliz. Espazio honetan, euren ideiak gauzatu, hausnarketak egin, ikertu eta ekimenak sortuko dituzte taldeka, eta erronka berriei aurre egingo diete ikasgelan eta ikasgelatik kanpo.




Alt




 

2020ko irailaz geroztik, Araban, gazteek eta hezitzaile taldeak makinak martxan jarri zituzten informatikako lantegia egokitu eta sormen-lanerako lokalaren zati bat eraldatzeko. Prozesu honetarako guztirako, etengabeko inplikazioa beharrezkoa da. Alde batetik, zirriborro batean islatutako ideia bateratu bat oinarri hartuta espazioa egokitu egin behar da, eta ondoren hori gauzatu.




Alt




Alt




Alt






Garajelabs proiektuaren 3. deialdian, 20.000€-ko diru-zuzkidura eman zaio hautatutako ikastegi bakoitzari; 21 dira guztira, erakunde sare batetik hautatuak, eta diru hori Garajelabs gelarako erabiliko den espazioa eraldatu eta teknologia eta erreminta digitalez hornitzeko erabiliko da. Hori osatzeko, hezkuntza prozesua eraldatzeko metodologia bat erabiliko da, irakaskuntza eta ikaskuntza desberdinak eta esanguratsuak sustatzen dituena, ikasleen hazkuntza pertsonala sustatzeko xedez.


Programa honen xede dira hezkuntza sistema tradizionalean egokitzeko zailtasunak dituzten ikasleak, eta honen asmoa da gazteen motibazioa handitzea eta emaitza akademikoen hobekuntzari bultzada bat ematea, eta, horretarako, Fab Lab ingurunea eta 'maker' mugimendua erabiliko dira. Orain arte GarageLabs proiektuak eskola bertan behera uzteko tasa %12an baino gehiagoan murriztea lortu du parte-hartzaileen artean.






Alt


Alt




 

JAKIN EZAZU GEHIAGO GRAGELABSEI BURUZ


GARAGELABS