Skip to main content

Gipuzkoako OLH-ko ikasleak Ukrainan gerrak kaltetutako pertsonak laguntzeko antolatu dira

09/2023 - Gipuzkoa


Diotenez, askotan, unerik zailenetan ateratzen da pertsonen onena, eta horixe erakusten ari da egunotan Adsis Donostia Oinarrizko Lanbide Heziketako Zentroko ikasleak, Ukrainan gerratik ihes egiten ari diren pertsonei zuzendutako materiala biltzen laguntzen aritu baitira.


EKIMEN ESPONTANEO BAT

Dena duela egun batzuk sortu zen, Mykhaylo ikastetxeko ikasleak, prestatzaileetako bati bere familiako ezagun batzuk material dohaintzak biltzen ari zirela esan zionean, gerraren ondorioz errefuxiatuak izaten ari zirenei bidaltzeko. Gainontzeko profesionalekin eta ikasleekin hitz egin ondoren, zentroko hainbat prestakuntza talde beraien formakuntzako ordu batzuetan bilketan parte hartzeko antolatu ziren. Parte hartu zuten gazteak antolatzaileen eskuetan jarri ziren, biltegian paketatzeko, biltegiratzeko, antolatzeko eta kargatzeko lanetan laguntzeko.

Fundazioko ikasleek hainbat egunetan biltegiko antolamendu-beharretan parte hartu dute, jasotzen diren dohaintza-fluxuaren araberakoak baitira. Botikak, arropa, elikagaiak eta lehen mailako produktuak, behin prest daudenean, Ukrainarekin muga egiten duten punturen batera garraiatuko dira, banatu ahal izateko.


BALIOAK PARTEKATZEN

Honelako ekimenek anaitasun, laguntasun eta bake balioek ez dituztela nazionalitateak eta adinak ulertzen erakusten dute, baizik eta pertsonen borondate ona eta lankidetzan aritzeko gogoa besterik ez dutela kontuan izaten. Balio horiek zeharka lantzen ditugu gure proiektu guztietan, eta, horrelako ekintzekin, gure ikasleek aldaketarako ahalmena beren eskuetan dutela erakusten digute.