Gida honek lagundu eta orientatu nahi ditu gazteentzako pantailei buruzko hezkuntzan galduta sentitzen diren profesionalak, bai ikastetxetakoak, bai gizarte-erakundeetakoak, bai aisialdiko erakundeetakoak.

Belaunaldi berriak besapean mugikor, tablet edo antzeko bat dutela jaiotzen dira, baina horiek hezten ditugunok ez gara eguneroko bizitzan teknologiarekin jaio, baizik eta martxan erabiltzen ikasi dugu. Gaiaz guk baino gehiago dakiten gazteei gailuak behar bezala erabiltzen irakastea lan zaila da, baina oso beharrezkoa.

Nous Cims eta Adsis Fundazioak bultzatutako Moods proiektuaren esparruan sortutako materiala. Proiektu horren helburua gazteei, familiei eta profesionalei IKTen (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) erabilera txarrarekin lotutako arriskuak prebenitzen irakastea da.