2017 EGUTEGIA

21/12/2016

Adsis Fundazioaren 2017ko egutegia Saioa Guerra argazkilariaren borondatezko laguntzari zor diogu. Bertan agertzen diren gazteak FPB Adsis Gasteizeko Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxekoak eta Etxebarri Basauri (Bizkaia) Udal Institutukoak dira.

Beti bezala, Adsis Fundazioarekin lankidetzan aritzen diren pertsona eta erakunde guztiei bidali diegu egutegia, gure esker onaren erakusgarri. Bestalde, pantaila hondo formatuan ere prestatu dugu egutegia, nahi duen orok deskargatu eta ordenagailuan jar dezan.

Zure ordenagailuan ondoen egoitzen den pantaila hondoa jarri eta guk egunez egun ametsez beteko zaitugu. 2017 zoriontsua izan dezazula! 

Comparte: