BILBOKO FAIR SATURDAY-AN OPERARA ETORRIKO ZARA GUREKIN?

30/10/2017

ABAO-OLBE  Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak  Adsis Fundazioaren gizarte-proiektua aukeratu du, eta hortaz, azaroaren 27an ospatuko den Fair Saturday-an lehiatilan biltzen duen dirua, gizarte-proiektu horretara emango du.

Parte-hartze sozial handiagoa lortzeko,  ABAO-OLBEk, Fair Saturday-aren azken emanaldian, ikusle gazteei zuzendutako sustapen-kanpaina jarriko du martxan:  azaroaren 27an, 25 urtetik beherakoek 15 €-ko tarifa bakarra ordainduta Don Pasquale opera ikusi ahal izango dute. Sarrerak erosiz, bizitza zailak dituzten gazteei lagunduko diete euren ikasketekin jarraitzen, hezten eta etorkizun hobea izaten.

Sarrerak leihatilan (José María Olabarri, 2-4, 48001 Bilbo) nahiz 944 355 100 telefono zenbakira deituz eros daitezke

Fair Saturday delakoa azaroaren azken larunbatean Bilbon ospatzen den mugimendu kulturala da. Egun horretan, milaka artistak eta kultura erakundek bat egiten dute egun paregabea antolatzeko eta gizartea kultura eta artearen inguruan mugiarazteko, gizarte askeagoa, bidezkoagoa eta garatuagoa sortze aldera kulturaren funtsezkotasunaz hausnartzeko.

 

Alt
Comparte: