BIHOTZA INKLUSIO SARIA 2016 ADSIS FUNDAZIOARENTZAT

07/12/2016

Adsis Fundazioak Bihotza Inklusio Saria jaso du modu egokian kudeatutako erakundea, bihotza pertsona guztien gizarteratzean jarrita duena izateagatik, eta bereziki pertsona kaltetuenen eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenekin lan egiteagatik.

Bihotza Sariak medioek Bihoztun Enpresa eta Erakundeei aitortutako sariak dira, Bilbao Historikok Bilboko Berreginen Museoan emandakoak.

Prentsa eta komunikazioko profesional talde handi batek hamargarren aldiz eman diete sari hau bihotz oneko pertsona eta erakundeei, bihotzean gizarte erantzukizuna, elkartasuna eta Bilbo eta Bizkaiaren aldeko maitasuna gordetzeagatik. 
 
Bihotza Sariak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen inguruan ospatzen den entzute handiko enpresa ekitaldi bakarra da, eta auzo historiko hauen normalizaziorako agertoki gisa erabiltzen da.

Saria Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren eskutik jaso dugu, eta saria jaso dutenak, Mariví Mendía eta Txema Zelaia, ADSIS fundazioko Patronatukoak eta Juan Lekunberri, Bizkaiko ADSIS Fundazioko zuzendaria, izan dira.

Comparte: