ARABAKO ADSIS FUNDAZIOAK 5.000€ JASO DITU ANDAMUR ENPRESARI ESKER

21/12/2021

Adsis Fundazioan, Araban, ezin hobeto amaitu genuen urtea; izan ere, Andamur enpresak 5.000 €eman dizkigu gazteentzako prestakuntza- eta enplegu-proiektuei laguntzeko.

Dohaintza hau, Andamurrek bultzatutako «tú decides» proiektu solidarioaren barruan kokatzen da. Proiektu horrek 30.000 €banatu ditu hainbat kolektiborentzako proiektu solidarioak gauzatzen dituzten Espainiako GKEen artean.

Adsis Fundazioa proposatutako erakundeetako bat izan zen, eta Euskadi eta Frantzia lotzen dituen errepideko San Roman zerbitzuguneko erabiltzaileen botoak izan ziren irabazlea. Joan den abenduaren 20an, Juncal Yubero fundazioaren Arabako zuzendariari eman zitzaion txekea, zerbitzugune berean.
 
Beste erakunde irabazle batzuk Gurutze Gorria, Bihotz Berdea Animalien Santutegia, Garun Paralisia eta Antzekoak dituzten Pertsonen Arretarako Jienneko Elkartea eta Altem Fundazioa izan ziren.
 
Honelako ekarpenei esker, Adsis Araba Fundazioan egoera ahulean dauden pertsonei aukera berriak emateko lanean jarraitzen dugu.
Comparte: