Fundación Adsis

Dónde estamos | Tel. 902 367 665 - 93 295 57 27

Adsis Fundazioaren Aurkezpena

Adsis Fundazioaren misioa

Gure misioa elkartasunezkoagoa eta zuzenagoa den gizarte baten eratzean datza, txirotutako eta baztertutako gizabanako eta taldeen sustatze osoaren bitartez. Gure zeregin hau banakako zein taldekako prozesuen bidez gauzatzen dugu; prozesu hauek zerbitzu eraginkorrean, laguntza eta harreman hurbilean oinarrituta daude. Bereziki, gazteak konprometitzea bilatzen dugu. Horrez gainera, beste erakundeekin eta gizabanakoekin batera, giza ekintza, heziketa eta garapenerako lankidetasun programak gauzatzen ditugu.

Adsis Fundazioaren baloreak

  • Gizakia ardatz: Gure giza ekintzaren balorerik garrantzitsuena eta oinarrizko ardatza gizakia dela sinesten dugu. Giza duintasunarekiko begiruneak, gizabanako bakoitzaren sustapenak eta garapen osoa bilatzeak gure eguneroko zeregina taxutzen du. 
  • Haurridetasuna: Munduko gizon eta emakume guztiak senidetza bereko partaideak garelakoan gaudenez gero, haurridetasuna elkarbizitzan oinarritutako harreman tankera, elkarrizketa, elkar laguntza eta baldintzarik gabeko maitasunean gauzatzen dela uste dugu.
  • Utopia: Mundu honetan, gizabanakoaren artean eta herrien artean, zuzentasunezko, elkartasunezko, haurridetasunezko eta bakezko harremanak eman daitezen ahalbideratzeko lan egiten dugu.
  • Eraldaketak sortarazten dituen presentzia: Bazterturik eta txiroarazirik dauden herrien eta gizabanakoen gurariekin baturik eta eurengandik hurbil izanik, errealitatea eraldatzean konprometitzen gara modu eraginkor eta kritikoan. Beharrezkoa den gizarte eraldaketa eragin nahi dugu eta horrekin batera, aukerak sortarazi nahi ditugu gizabanakoentzat eta komunitateentzat, baita giza egituren eremuan ere.
  • Zuzentasuna eta elkartasuna: Giza bazterketan eta pobrezian bizi diren gizabanako, komunitate eta herrien egoerak  hobetzekotan, zuzentasuna eta elkartasuna sustatzen konprometitzen gara.
  • Parte hartzea eta protagonismoa: Elkarrekin, sarez eta taldez egindako lanetan oinarritzen diren lankidetasun erak hautatzen ditugu. Egoerak eraldatzeko prozesuetan, gizabanakoen erantzukizuna eta protagonismoa sustatzen dugu. 
  • Komunikazioa eta gardetasuna: Egiten duguna eta garena eskaintzen dugu, gure erakundearen barneko eta kanpoko jarduera eta kudeaketari buruzko komunikazio gardena zainduz.

2013.ari begira, Adsis Fundazioaren ikuspegia

Adsis Fundazioak oso erakunde onetsia da tokian tokiko esparruetan zein Estatu mailan, berak sustatzen eta gauzatzen dituen giza ekintza, heziketa eta garapenerako lankidetasun programak direla eta. Ondoko ezaugarri hauek hornitua da:

  1. Berak duen harreman tankera bere eginkizunaren garapenean oinarrizko ardatza delarik, bere baloreak bizi eta zabaltzen ditu.
  2. Gazteekin egindako lana dela eta, bereziki ezaguna da.
  3. Gizabanako eta talde jasotzaileen sustapen osoa gauzatzen duten kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditu.
  4. Tokian tokiko esparru eta Estatuaren mailako giza-leku eta giza-sareetan, gizartearen eraldaketan ondoriorik duen presentzia eraginkorra dauka.
  5. Bere egitearen eragina ebaluatzen du eta gizartean zabaltzen du.
  6. Irmoa eta eraginkorra den egitura bat dauka, zeinean partaideak diren guztiak informatuta dauden, parte hartzen duten eta osagarria den eran ekiten duten.
  7. Estrategiak elkarrekin zehazten ditu, bai lekuan lekukoak, baita orokorrak ere.
  8. Sendoturik eta konprometiturik dagoen boluntariotza bat badu. Beronek zeregin garrantzitsua du eta kopuruz eta kalitatez zabaltzen da.
  9. Finantzaketa iraunkorra du, eta honen bitartez bere eginkizunak aurrera eraman ditzake.

Hasiera

Adsis Fundazioa Adsis Mugimenduak eratu zuen 1996.ean. Hirurogeigarren hamarkadatik aurrera Mugimenduak garatzen zuen kristau bizipenean eta txiroekin izaten zuen konpromisoan oinarrituta sortarazi zuen Fundazioaren eraketa. Ekimen hau giza baztertzearen, porbreziaren eta bidegabekeriaren egoeretan bere presentzia eta ekintza hobetzeko asmoarekin abiadan jarri zen. Erakunde hau beste pertsonak parte hartzera zabalik dago; berauek, ideia eta sinesmen ezberdinak dituztelarik, Fundazioaren balore eta misioarekin konprometitu eta bat egiten dute.

Adsis Fundazioaren 2008-2013ko plan Estrategikoa jaitsi ezazu euskaraz

Adsis Fundazioa ezagutzen jarraitu nahi izanez gero gaztelaniazko web-aren bitartez egin dezakezu. Laburrean gure edukiak euskaraz ere eskaintzeko moduan izango gara. Barkatu eragozpenak eta jarraitu nabigatzen.